Gasteizko Antzerki Jaialdiak 33 obra hartuko ditu
ANTZERKIA. Udazkenean izango da Gasteizko Nazioarteko Antzerki jaialdiaren 44. aldia. Urriaren 3an hasi eta abenduaren 1era bitartean, 33 antzerki obra jasoko ditu, Principal antzokian, Montehermoso Kulturunean eta hiriko beste zenbait aretotan. Atzerritik 11 proposamen helduko dira, eta gainontzeko hamahiruak euskal konpainiek erakutsiko dituzte. Egitarauko emanaldi izarretako bat Royal Shakespeare Companyren Measure for Measure obrarena izango da, antolatzaileen arabera. Ingelesez izango da, gaztelaniazko azpidatziekin. Shakespearek XVII. mende hasieran idatzitako obra bat da. Theatre des Bouffes du Nord prestigiotsuak Why? erakutsiko du, Peter Brooken zuzendaritzapean. Euskal Herriko ekoizpenen artean, besteak beste, Kulunkak Quitamiedos estreinatuko du, eta Larrua Proiektuak, berriz, Otsoa. Haurrentzako saioak ere izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu