Azaroan estreinatu zuten Gartxot, konkista antzineko konkista filma, eta, harrezkero, Euskal Herriko hainbat zinema aretotan ikusteko aukera izan da. Hazparneko Haritz Barne aretoan emango dute gaur, eta, ondoren, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi animazioko filmaren egileekin solasteko aukera izango da.
Gartxot XII. mendeko Itzaltzuko (Nafarroa) bardoa da filmeko ardatza. Istorio eta poemak kantatzen ditu bardoak, herriaren oroimena eta kultura kantuaren bidez transmitituz. Baina Orreagako abadeak ez du gogoko bardoaren lana, eta deserriratu egingo du. Mikelot haren semea, berriz, bahitu egingo dute, latinez kantatuko duen fraide bilakatzeko. Mikelotek ere ihes egitea lortuko du, eta aitarekin herriz herri kantatzeari ekingo dio.
Arturo Campion idazleak 1917an idatzi zuen Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburuan oinarritzen da filma. Halere, Campionen istorioari «gaur egungo ikuspegia» eman nahi izan diote Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi filmaren egileek. Konkista eta akulturazio prozesuaren aurkako erresistentziaren ikurtzat jotzen dute Gartxot.
Benito Lertxundi arduratu da filmeko musikaz; pertsonaia bati ahotsa ere jarri dio. Zuberoako aktoreek jarri dituzte ahots gehienak, Zaraitzu aldeko euskalkia zuberotarraren antzekoa baita.
'GARTXOT'
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Hazparneko Haritz Barne aretoan.
'Gartxot' filma eta solasaldia
Itzaltzuko bardoari buruzko filma eman, eta Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi egileekin solastatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu