Galiziarrak, su lehiaketako garaileak

Lopez pirotekniari eman dio Urrezko Maskorra epaimahaiak; ostegunean jaurti zituen suak. Astondoak lortu du Zilarrezko Maskorra

Ostegun gauean jaurti zituen suak Lopez pirotekniak. ANDONI CANELLADA / ARP.
Donostia
2016ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Donostiako 53. su festek badute garailea. Santiago de Compostelako (Galizia) Lopez pirotekniak eskuratu du aurtengo Urrezko Maskorra. Euskal Herrian geratu da, ordea, bigarren saria, Zilarrezko Maskorra irabazi baitu Areatzako (Bizkaia) Astondoa su etxeak. Madrilgo Discomfari eman dio epaimahai ofizialak Brontzezko Maskorra.

Epaimahai ofizialeko kidea izan da Quebeceko Maude Furtado piroteknikaria. Haren arabera, «emanaldi borobilena» izan delako eman diote Urrezko Maskorra Galiziako su etxeari. Kalitatezko karkasen eta goiko eta beheko efektuen erabilera nabarmenduzituen atzo Furtadok.

Santiagoko Lopez pirotekniaere saritu du gazteen epaimahaiak. «Hausnarketa zaila izan da Santiagoren eta Discomfaren artean», azaldu zuen Ernesto Limousin idazkariak. Bi etxeen lanak «oso antzekoak» izan direla gaineratu zuen. Koloreen, erritmoaren eta espazioaren erabilera goraipatu zituen gazteen epaimahaiko bozeramaileak, baita hiru altueren erabilera ere.

Ostiralean, Grupo Luso Pirotecniak arazo teknikoak izan zituen, eta ondorioz, ezin izan zuen amaiera traka jaurti. Lisboako etxearen arazoak «sentitzen» dituela esan zuen Juan Carlos Lopez epaimahi ofizialeko bozeramaileak. Gutxieneko denbora gainditu ez zuenez, portugaldarren lana ez du aintzat hartu epaimahaiak. Lopezek espero du hurrengo aldietan Grupo Luso egotea Donostiako su lehiaketan.

Suak eta zuzeneko musika

Piromusikala egin zuen bart, Londres hotelaren ondoan, Hondarribiko Bandak (Gipuzkoa), Valentziako (Espainia) Ricasa pirotekniarekin batera. Hogei minutuz, zuzenean jo zuten musika 45 musikarik, Mikel Laboa, Lauroba eta La Oreja de Van Goghen kantak tartean. «Bakoitzak badaki bere instrumentua jotzen, baina entzungailuek ez dute eragotziko suen zarata; hori izango da zailena», esan zuen, atzo goizean, Hondarribiko Bandaren emanaldia zuzendu zuen Juanjo Oconek.

Azkenean, atzo ez zuten suak jaurtitzeko itsasoan jarritako plataforma erabili, segurtasun arrazoiengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.