Bertsolaritza

Galeanoren hitzak musikatuta

2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Bertsoak eta musika nahasiko dituzte gaurDonostiako Doka Antzokian egingo duten Bertshow ikuskizunean. Eduardo Galeano Uruguaiko idazlearen testuak oinarri hartuta, bertso saio musikatua egingo dute. Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jokin Labaien eta Jon Martin bertsolariek parte hartuko dute, eta, haiekin batera, musikariak ere arituko dira: Ixak Arruti, Eneko Sierra eta Urtzi Olaziregi. Bertshowman rolean, berriz, Haritz Casabal arituko da. Gaueko hamarretan hasiko da saioa.

'Bertshow: Galeano bertsotan'

Gaur, 22:00etan, Donostiako Doka Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.