Berrikuntza gutxiko uda izango dute Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta Gazteak. Ohiko formatuak eta uda sasoiko edukiak gailenduko dira. Berrikuntza nabarmenetako bat Galder Perez esatari eta antzerkigilearen itzulera izango da. Radio Euskadin El quinto muelle magazin berria aurkeztuko du Perezek, arratsaldeetan. Urte luzez aritu zen esataria Radio Euskadin; besteak beste, 7 calle del Trinkete irratsaioa gidatzen —Ane Zabalarekin—. Denboraldi honetan, Perezek berak idatzitako Menuda embajada irrati nobela entzun da gaztelaniazko irrati publikoan.
Euskadi Irratian Blai! irratsaioa entzun ahalko da, aurreko udetan bezala. Faktoria-k informazioa eta entretenimendua eskaintzen jarraituko du uda osoan. Arratsaldeetan, Frantziako Tourra emango dute, bihartik aurrera. Joxe Mari Apaolaza esataria izango da emanaldien gidari nagusia, eta harekin batera ariko dira Txomin Perurena, Mikel Astarloza, Jon Altuna eta Aritz Gallastegi. Abuztuan, Rioko Olinpiar Jokoek presentzia nabarmena izango dute. Halaber, 2004. urtetik ematen duten saio bat entzun ahalko da astelehenetik ostiralera, bazkalosteetan: Bihotzeko fonoteka. Ohiko moduan, pertsona ezagun batek bere bizitzaren ibilbideari begiratu bat egingo dio, bere bizitzan eragina izan duten hamar kanturen bidez.
'Dida Fresh!', sanferminetan
Uztailean eta abuztuan, Gazteak Dida Fresh! saioa emango du goizetan, 08:00etatik 11:00etara. Edurne Garmendiaren zuzendaritzapean, Julen Telleria, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoria ariko dira uztailean, eta Ainhoa Urretabizkaia, Ibon Fernandez eta Alain Perez abuztuan. Uztailaren 6an, sanferminetan, Iruñetik egingo dute Dida Fresh! saioa, zuzenean. Arratsaldero, Akabo saioa entzun ahalko da, 16:00etatik 19:00etara. Bestetik, BBK Live jaialdiaren berri emango du Gazteak, eta taldeen kontzertuak streaming bidez ikusi ahalko dira. Udako beste jaialdietan ere izango da Gaztea.
Galder Perezek magazin berri bat aurkeztuko du Radio Euskadin
Astelehenean ekingo diete EITBko irratiek udako programazioari. Euskadi Irratian ohiko formatuak gailenduko dira uda honetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu