Free PDF Converter, PDFak bihurtzeko

MS Windows sistemetarako aplikazioak liburu elektroniko formatura bihur ditzake PDFak

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
MS Windows sistemetarako aplikazio bat da Free PDF Converter, PDFak hainbat formatutara bihurtzeko. Aplikazio horren bitartez, EPUB, testu, flash, html eta irudi formatu bihur daitezke PDFak. Hala ere, aukerarik interesgarriena, zalantzarik gabe, EPUB formatu bihurtzeko aukera da, liburu elektronikoen formatuetako bat, alegia.

Aplikazioaren interfaze grafikoa erabilerraza da, eta oso azkarra da edozein bihurketa egitea.

Doakoa da, eta MS Windows 8, 7, Vista eta XP bertsioetan erabil daiteke. 32 bit zein 64 biteko bertsioetan eskura daiteke.

Free PDF Converter hartzeko eta informazio gehiago eskuratzeko, proiektuaren webgunera jo daiteke: www.pdfmate.com/pdf-converter-free.html.

Ez daude aplikazio asko PDFak liburu elektronikoetara bihurtzeko. Ezagunenetarikoa Calibre (http://calibre-ebook.com/) da. Software librea da, eta liburu elektronikoetarako kudeaketa oso bat eskaintzen du. EPUB ez ezik, liburu elektronikorako beste formatu batzuk ere onartzen ditu bihurketak egiteko. Beste aukera bat Hamster Free Ebook da (http://www.hamstersoft.com/free-ebook-converter). Baina inoiz ez dago soberan aukera gehiago edukitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.