Flyscharen labarretatik

Geoparkeak bisita gidatuak egingo ditu gaur, Zumaia eta Deba arteko ordu eta erdiko itsas bidaian; Zumaiako kaitik abiatuko da

2015eko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Zumaia eta Deba (Gipuzkoa) lotzen dituen itsas bidaia antolatu du Geoparkeak gaurko: joan-etorrian, Mutriku ere bisitatu ahal izango dute bidaiariek, Geoparkeko kosta ikuspegi geologikotik eta kulturaletik ezagutzeko.

Bidaia horretan, Zumaiako flyscharen itsaslabar ederrez gozatu ahal izango dute bidaiariek, hots, 50 milioi baino gehiagoko historiaz, 100 metro baino altuago diren itsaslabarrez eta sakoneko itsasarteez. Txangoan zehar, flyschari buruzko azalpenak entzun ahal izango dituzte, baita eskualde horretako bizimodu eta ohiturei buruzkoak ere: ontzigintza Zumaian, merkataritza Deban eta balea arrantza Mutrikun.

Bidaiak ordu eta erdi irauten du: gaur, 11:00etan, 12:30ean eta 16:30ean abiatuko da itsasontzia Txomin Agirre kaitik edo kirol portutik; betiere, itsasoaren egoera egokia bada itsas bidaiarientzat. Geoparkeak bidaiaren segurtasuna lehenetsiko du. Arropa erosoak eta eguraldiaren araberako jantzi egokiak eramatea gomendatzen dute.

Itsasontziak 39 bidaiarirentzako tokia du, eta prezioa hamazazpi euro da; 12 urte baino beheragokoek hamar euroan eskuratudezakete txartela. Zumaiako, Debako edo Mutrikuko turismo bulegoetan eros daitezke.

Eguraldia aproposa ez bada etairteera bertan behera gelditzen bada, Flyscha oinez izeneko irtenaldia egiteko aukera eskainiko dute.

Geoparkeari buruz

Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute Geoparkea. Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago, eta 2010etik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, Unescok babestua. Baliabide naturalak ezagutaraztea du xede: eremu geologikoa eta lurraldearen kultura propioa. Bide batez, ondorengo belaunaldiek ezagutzea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.