Film Sinopsia

'Caras y lugares'

2018ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Zuzendariak: Agnes Varda eta JR. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 89 minutu. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'Visages villages'.

Agnes Varda zinemagile beteranoa eta JR argazkilari gaztea elkartu egingo dira herriz herri joateko, furgoneta berezi batean. Vardak 88 urte ditu, eta JRk 33. Azken horrek argazki estudio bat paratu du furgonetan, eta horretan bidaiatuko du bikoteak. Herrietara heldu, eta biztanleak furgonetara gonbidatuko dituzte. Barruan, argazkia egin, eta formatu handian aterako dira irudiak furgonetaren albo batetik. Gero, herriak apainduko dituzte herritarren erretratuekin. Bi protagonisten arteko kimikak ematen dio xarma eta bizipoza dokumentalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.