Film mitiko eta ederra

William Wylerren 'Roma Holiday' film arrakastatsua ikusi ahal izango da bihar, Donostian

Wylerren film arrakastatsuenetako bat da Roma Holiday. BERRIA.
2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Amarako Ernest Lluch kultur etxean, zinemaren historiako filmik arrakastatsuenetako bat emango dutei bihar: Roma Holiday (1953).

William Wylerrek zuzenduriko film horrek Edurnezuriren ipuina kontatzen du, baina pertsonaiak guztiz aldatuta. Ana (Audrey Hepburn) izeneko pertsonaia bat aurkezten digu istorioak: liraina, gaztea, purutasunaren sinbolo eta Europa erdialdeko herri txiki batetako printzesa. Erroma bisitatzen duenean, egunerokoaz nazkatu eta hiriko jauregitik ihes egitea erabakitzen du; Erromako kaleetan zehar ibili nahiko du, oharkabean pasatzeko helburuarekin. Printzesaren rola jauregian utzi eta herritar xume bat izan nahi du Anak. Hirian, Joe (Gregory Peck) izeneko kazetari bat ezagutuko du. Kazetaria esklusiba baten zain dago, eta Anaren iragana ezagutzen ez duen plantak egingo ditu, haren konfiantza lortzeko. Elkarrekin, hiria bisitatuko dute.

Ez da nolanahikoa Wylerrek duen film zerrenda. Roma Holiday-rekin batera, The Heiress (1949), Ben Hur (1959), The Children's hour (1961) edota The best years of hour lives (1946) filmak ere aipatu behar dira.

Filmak hamar izendapen izan zituen Oskarretan, eta horietatik hiru lortu zituen: aktore onenarena (Audrey Hepburn), istorio onenarena eta jantzi onenena.

ZINEKLUBA

Noiz. Bihar, 19:15ean.

Non. Ernest Lluch kultur etxean (Amara, Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.