«Festa barrutik eta beste era batera ezagutzeko aukera izango dugu»

Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, jasoko du 2025eko Urrezko Danborra. 25 urteko ibilbidea behar bezala ospatzeko aukera izango dute.

(ID_17365180939885) Xabier Berzosa, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, Moriartiko k
Xabier Berzosa, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak, Donostian, Zuatzun. ANDREA BOSCH ALFARO
Inaxio Esnaola (Irutxuloko Hitza)
2025eko urtarrilaren 10a
15:00
Entzun
Abenduaren hasieran, bat-batean, Donostiako 2025eko Urrezko Danborra jasoko zenutela jakinarazi zizueten. Nolakoa izan zen sekuentzia?

JOSE MARI GOENAGA: Lekuz kanpo harrapatu ninduen. Aitor eta biok elkarrekin geunden, Maspalomas pelikula filmatzen harrapatu gintuelako. Xabi jarri zen gurekin harremanetan Zoom bidez, Jonekin zegoen konektatuta, eta albistea eman ziguten.

AITOR ARREGI: Urduñan geunden zehazki, eta Ander Sistiaga produkzioburua gugana etorri zen esanez Xabik gurekin hitz egin nahi zuela. Jon ere konektatuta zegoela ikustean, berehala konturatu ginen zerbait berezia zela. Hori bai, ez genuen uste Urrezko Danborrarekin loturikoa izango zenik.

XABIER BERZOSA: Nik jaso nuen deia, eta lehena izateak beste intimotasun bat ematen dizu. Albistea barneratzeko tartea izan nuen. Ondoren, Joni deitu nion lehenik, bera Cambridgen [Ingalaterra] zegoelako.

JON GARAÑO: Elkarrizketa hau eskaintzen ari naizen leku berean harrapatu ninduen Xabik, Cambridgeko etxe honetan. Bideo dei bat egin zidan, eta niri ere arraroa iruditu zitzaidan. Pentsatzen nuen laneko kontu bat zela, buruan nuena, eta esan nion Xabiri banekiela zertarako deitzen ninduen. Ordea, oker nengoen.

Albistea jakitean, zer da burutik pasatu zitzaizuen lehen gauza?

GOENAGA: Egia esan, halakoek iruzurtiaren sindromea eragiten didate: sari hau guri, zergatik? Behin asimilatuta, ilusioa egin zidan, beste batzuek guri ematea erabaki dutelako. Beraz, esker onez hartuko dugu. Gainera, egun batzuk pasatu ondoren, konturatu nintzen albisteak ilusioa eta poza eragin zuela gure inguruan, garrantzitsua delako.

GARAÑO: Laurok hitz egin ondoren, ez nuen astirik izan pentsatzeko. Elkarrizketa asko egitea egokitu zitzaidan, Jose Mari eta Aitor lanpetuta zeudelako. Goiz guztia pasatu nuen elkarrizketak egiten. Momentuan ez nekien zer esan, barneratu gabe nuelako. Iruzurtiaren sindrome hori ere sentitu nuen, baina oso pozik nengoen. Gerora, ederra izan zen gertuko jendearen erreakzioa, gu bezainbeste edo gehiago poztu direlako.

(...) San Sebastian eguna bizitzeko moduez ari garela, aurtengoa berezia izango da zuentzat.

(...) GARAÑO: Zerbait berria denez, ezagutzeko gogotsu nago. Festa barrutik eta beste era batera ezagutzeko aukera izango dugu. Errepikatuko ez den esperientzia bat izango da.

Elkarrizketa osoa irakurgai Irutxuloko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.