Komunikazioa

Familien arteko gatazka piztu da Vocentoko administrazio kontseiluan

Iazko emaitza apalak ikusita, urrutiatarrek eta bergaretxetarrek kontseilua berritzeko bilera batera deitu dute

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Iazko emaitza apalak ezagutu eta bi egunera, administrazio kontseilua eraberritzeko asmoz, ezohiko bilera batera deitu dute, besteak beste, Vocento taldeko Urrutia eta Bergaretxe familiek —kapitalaren %20 inguru dute—. Bilerarako eskaeran, bi hilabeteko epea ezarri dute bilkura egin eta ondoko hiru puntuak eztabaidatzeko: administrazio kontseiluko kide guztiek kargua uztea, kontseilua osatzen duten kide kopurua murriztea eta beste kontseilari batzuk izendatzea. Gatazkaren beste aldean, Ibarra eta Luca de Tena familiak daude; kapitalaren %11 eta %10 dute, hurrenez hurren. Sinatzaileek adierazi dute aldaketak familien boterea murrizteko direla, horrela banakakoen interesak alboratu eta taldeak batasun osoz joka dezan. Sinatzaileen esanetan, enpresak ez du modu egokian jokatzen eta hori kontseiluaren lidergo faltagatik da.

Iaz, 53 milioi euroren galerak

Vocento taldeak galera nabarmenak izan ditu iaz: 53 milioi eurorenak; alegia, 2010ean baino bost bider gehiago. Diru sarrerak 690 miloi eurorenak izan dira, aurreko urtean baino %3,8 gutxiago. Publizitate sarrerek ere behera egin dute; bereziki, ABCegunkarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.