Facebook App Center eskuragarri dago dagoeneko

2012ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Aste hauetan Facebook sare sozial ospetsua bere App Center pixkanaka-pixkanaka gaitzen joango da erabiltzaileen artean. Aurreko hilabetean garatzaileentzako aurkezpena egin zuten Facebookeko arduradunek.

App Center aplikazio biltegi bat da. Sare sozialean zein sakelako telefonoan erabiltzeko apli- kazioak dauzka. Sakelako telefonoetarako aplikazioen kasuan, telefonoari dagokion aplikazio biltegira berbideratzen du eskaera; iOSren kasuan, App Storera, eta Androiden kasuan, Play Storera.

Hala ere, aplikazio oro ez da onartzen aplikazio honetan. Izan ere, garatzaileentzako gidan adierazten den moduan, saioa hasteko sistema gisa Facebook erabiltzen dutenak baino ez dira onartuko.

Aplikazio bakoitzak informazio orrialde bat izango du, eta bertan, aplikazioa erabiltzeko botoia eskuragarri dago. Aplikazio biltegian aplikazioak hainbat ataletan sailkatuta agertzen dira, eta sakelako telefonoetarako zein webgunerako aplikazioak bereizten dira.

Hala, bada, Facebooken App Center, Appleren App Store, Androiden Play Store (lehengo Android Market), Chrome Web Store, Ubuntu Software Center, besteak beste, aplikazio biltegiak modan dauden adibideak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.