Eztabaida izan da aurten kolektibo batzuekin
Aurten gorabeherak eta eztabaidak izan dira, txosna batzordetik kanpo geratu direlako GKS Gazte Koordinakunde Sozialista eta Etxebizitza sindikatua. Bi horiek ez dituzte txosna batzordean onartu; bai, ordea, beste bat: Jardun kolektiboa. Hori horrela, eta txosna batzordetik kanpo geratu ostean, udalari txosna hiriko beste eremu batean jartzeko baimena eskatu zioten, baina ez zieten onartu. Bi kolektiboei babesa adierazteko, Txosnak guztiontzat manifestua plazaratu zuten. Sinatzaileen artean daude Gasteizko eta Arabako pertsona ezagun ugari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu