Ezarian. Ezinduak eta kultura
Ezintasuna, akuilu bihurtuta
Ezintasuna ez dela eragozpena frogatzen dute egunero hainbat ezinduk Euskal Herrian. Gizartearen beste hainbat arlotan bezala, kulturan ere badutela zeresana erakusten dute.
Europako Batasuneko (EB) hamar herritarretatik bat ezindua da: ezindu fisikoa, psikikoa edo buruko gaixoa. Gizarteak, maiz, pertsonak direla ahaztu etabaztertu egiten ditu. Aurreiritziak tarteko, hainbat esparrutan aritzeko atea itxi egiten zaie. Baina ez da dena traba. Gero eta ezindu gehiago dira normaltasunez gizarteratzea lortzen dutenak, gustuko duten esparruan arituz, kultur jardueretan, kasu. Horren adibide dira honako hiru talde hauek: Iruñeko Motxila 21 musika taldea, Atena fundazioko dantza eta antzerkia uztartzen dituen taldea, eta ONCE fundazioaren Alaia abesbatza. Guztiek ere ezintasuna sorkuntzarako akuilu bihurtu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu