SINOPSIA

Everest

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Baltasar Kormakur. Aktoreak: Jason Clarke, Josh Brolin, Jake Gyllenhaal, Elizabeth Debicki, Keira Knightley, Sam Worthington, Robin Wright, Emily Watson, John Hawkes, Clive Standen. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Abentura eta drama. Herrialdea: AEB.Urtea: 2015.

Munduko gailurrera, Everestera, igotzeko ahaleginetan egindako espedizio batean oinarritutako filma da Everest. Inoiz izan den elur ekaitzik handienari aurre egin behar izan zioten bi mendizaleren istorioa kontatzen du filmak. Ekaitzari eta bidean topatuko dituzten eta gainditzeko ezinezkoak diruditen oztopo guztiei aurre egiteko, adore handia erakutsi beharko dute bi mendizaleek. Gizakiaren eta naturaren arteko lehia aurkeztu du Baltasar Kormakur zuzendariak abentura eta dramaz beteriko film honetan.

Filmeko hainbat eszena Nepalen, Everest mendiaren magalean bertan, filmatu zituzten, zero azpitik hainbat gradura. Gainerako irudiak Italiako Alpeetan eta Erresuma Batuko eta Erromako estudioetan filmatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.