Euskarazko hitzekin jolasteko, martxan da 'Gaurko hitza' jokoa

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunero euskarazko hitz bat aukeratzen du Maite Goñik Gaurko Hitza blogean ezartzeko. Orain, azken urteetan azaldutako hitzekin jolasteko, Gaurko hitza jokoa martxan jarri du. Facebookera begira garatutako aplikazioa den arren, web bidez ere joka daiteke (http://www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/jokoa/).

Jokoan aritzea oso erraza da. Behin definizioa irakurri edo entzun ondoren, erantzuna aukeratu behar da minutu bateko tartean. Jokoa amaituko da galdera guztiak erantzundakoan, minutua bukatutakoan, edo gaizki erantzundakoan. Gero, lortutako puntuazioa erakusten du. Puntuazioa erantzun zezenen eta erabilitako denboraren araberakoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.