Euskara Jendea dokumental sortaren lehena emango dute, gaur, Donostiako Herrera kirol elkartean, 19:30ean. Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia izango da dokumentalen egileekin.
Euskara Jendea egitasmoak Juan Karlos Etxegoien Xamar-rek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu. Liburu hori oinarritzat hartuta, euskal hiztunen bilakaera aztertzen duen ikus-entzunezkoa sortu zuten, iaz, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteek. Euskararen eta euskal hiztunen bilakaera historikoa aztertzen du dokumental sortak, sei ataletan: Historiaren atarian, Erromako Inperioan, Aniztasunaren bidean, Mugetan gaindi, Gerren arteko pizkundean etaMundua osatzen.
Gaur emango dute Historiaren atarian izeneko lehen atala. Historiaurreko euskararen lehenengo aztarnak aztertuko ditu lehen atalak.
Emanaldiaren ondoren, aditu hauek parte hartuko dute: Joaquin Gorrotxategi Euskal Herriko Unibertsitateko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedradunak; Neskuts Izagirre Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta antropologoak; Diego Garate Historiaurrean doktore eta Bizkaiko Arkeologia Museoko arkeologoak; eta Jacques Blot arkeologoak.
'EUSKARA JENDEA'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Herrera kirol elkartean.
Euskararen lehen aztarnak
Euskararen bilakaera aztertzen du 'Euskara Jendea' dokumental sortak; lehena emango dute gaur, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu