25 urte daramatza Bilboko Hau Pittu Hau konpartsak «euskarari belar txarrak kentzen». Aurten ere euskal barnetegia antolatu dute Aste Nagusirako, jaietan euskara bultzatu eta jendeak euskaraz egin dezan. Horretarako, ordea, ez dute eskolarik emango: jai giroan murgildurik, euskara denen ahotan izatea nahi dute. Triki poteoa, ur jolasak, herri kirolak, 25. urteurrenaren ospakizuna, ekitaldi gastronomikoak, euskal dantzak, kontzertuak eta beste egingo dituzte. Gainera, txosna giroa barrutik ezagutzeko aukera ere emango dute. Doakoa da barnetegi horretan parte hartzea, eta [email protected] helbidean eman daiteke izena.
Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskaldunen kopuruari dagokionez, batez bestekoaren azpitik dago Bizkaia: %25,4 dira elebidunak; Bilbok eragiten du desoreka. Oso giro erdalduna dago, eta horregatik, Bilbo euskalduntzeko urratsak egin dira, inkesta horrek dioenez. Besteak beste, euskararen erabilera sustatzeko neurriak hartu dira. Izan ere, ikastola eta euskaltegiei esker belaunaldi gazteak zaharrak baino euskaldunagoak diren arren, ez dute erraztasunik, ezta beharrik ere euskaraz mintzatzeko. Oraindik ere barnetegi ugari antolatu beharko dira Bilbon euskara normalizatzeko.
EUSKAL BARNETEGIA
Noiz. Aste Nagusian, abuztuaren 18tik 26ra.
Non. Bilbon.
Euskara, barnetik kanpora
Hau Pittu Hau konpartsak Bilboko jaietan euskaraz hitz egiteko barnetegia antolatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu