Iruñerriko Euskalerria Irratiak 30 urte beteko ditu azaroaren 7an. Irratiko kideek nabarmendu dute «lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik» irratia 30 urte betetzera iritsi bada bere komunitate «ahaltsu» eta «eskuzabalari» esker izan dela. Komunitate horretako lagunei zorionak eta eskerrak emateko festa bat antolatu dute azaroaren 7rako,Zentral kafe antzokian. Jaian, Gorka Urbizuk hiru kantajoko ditu «entxuferik gabe»; beste horrenbeste egingo dute Joseba Tapiak, Ion Celestinok eta Nerea Erbitik —disko bat ari dira prestatzen elkarrekin—; baita Edozein Bi taldeko kideek ere. Bi hitzartze labur izango ditu ekitaldiak.
Colinaren elkarrizketak
Urteurrena ospatzeko, bestalde, kolaborazio berezi bat egingo du Sustrai Colina bertsolari eta kazetariak Euskalerria Irratiarekin. Irratiko esatariei ordu erdiko elkarrizketa bana egingo die Colinak, azaroaren 12an hasita. Astean behin emango dituzte elkarrizketak.
Azaroaren 5etik 9ra, berriz, estudioetatik irten egingo dira saioak egitera: iragarle baten dendara, entzule baten etxera, kalera... Aurreko asteetan ere egin dituzte saio batzuk estudiotik at.
Euskalerria Irratiak 30. urteurrena ospatuko du azaroaren 7an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu