Ikusleek egingo dute gidoia gaur Azkoitiko Matadeixe gaztetxean, Gipuzkoan. Miriam Luki sortzaileak galderaz beteriko kapelu bat luzatuko die, eta haiek ateratakoei erantzun beharko die gero. Euskal kulturaren eta nortasunaren inguruko gogoeta da Euslandia ikuskizuna, poesiaz eta irudiz lagundua. Lukiren testuak eta ahotsa Concetta Probanzaren irudiekin nahastuko dira. Artistak zuzenean marraztuko du.
Euskal kultura ardatza bada ere, maitasuna, boterea, politika eta bestelako gaiak landuko dituzte. Horretarako, poemak errezitatu eta ipuinak kontatuko ditu Lukik.
Kazetariak 2009. urte aldera sortu zuen emanaldiaren muina. «Nahi nuena baino gehiago, barruak eskatutakoa egin dut», esan zuen gero. Euskal Kulturaren Transmisioaren graduondoa ikasi zuenean sorturiko galderak erabili zituen. «Galdetu behar izan nion neure buruari euskararekin zein harreman daukadan. Zein diren nire oroitzapenak, nire konplexuak, nire filiak, nire fobiak. Lehen galderak izan ziren ni euskal naiz? Onartuko naute hemen?».
Bere gogoetez gain, Jorge Oteiza, Maialen Lujanbio, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Imanol Galfarsoro eta Slavoj Zizekenak erabiltzen ditu, besteak beste.
'EUSLANDIA'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Matadeixen, Azkoitian.
Euskal zeraz, hitzez eta irudiz
Miriam Lukik eta Concetta Probanzak 'Euslandia' ikuskizuna taularatuko dute gaur, Azkoitiko Matadeixen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu