Euskal On Kixoteren antzezle

Musika eta antzerkia uztartzen ditu 'Zu ere On Kixote?' obrak; Donostian izango da bihar ikusgai

Cervantesek Mantxako zaldunaz idatziriko obran du oinarria lanak. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Zu ere On Kixote? antzezlana taularatuko du bihar Agerre Teatroa antzerki taldeak, Donostiako Loiola auzoko Latsari plazan, 20:00etan.

Maite Agirre da antzerki konpainiaren zuzendaria, eta haren idatzi batetik garatu da obra. Cervantesek Mantxako zaldunari buruz idatzitako obra klasikoan oinarritzen da, baina Euskal Herriaren historiara eta literaturara egokitu dute. Gainera, konpainiako kideekin batera, herritarren parte hartzea sustatzen du antzezlanak. Tokian tokiko aktore, musikari, dantzari, artista etaipuin kontalariekin lan egiten dute antzezten duten herri bakoitzean.

Horrez gain, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo eta Eleuterio Jauregi Beloki trikitilariek ere parte hartuko dute obran; Santxo Panzarena egiten du Imuntzok, eta On Kixoterena Belokik. Hasieran musikarekin obra girotu besterik ez zuten egiten, baina, ikuskizunak aurrera egin ahala, aktore lanetan hasi dira. Beraz, antzerkia eta musika uztartzen ditu Zu ere On Kixote? lanak.

Antzerki obra idazteko, jatorrizko istorioa goitik behera moldatu zuen Agirrek, eta erronka «zoragarria» izan da harentzat. Ikuskizun horrekin zaldun ibiltariaren irudian inspiratutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Zaldun ameslari eta eroa tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia bat izan da.

'ZU ERE ON KIXOTE?'

Noiz. Bihar, 20:00etan.

Non. Loiola auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.