Mendebaldeko musika eskala finkatu aurretik, bestelako tonuak erabiltzen ziren euskal kantugintzan. Marie Hirigoien musikariak tesia idatzi du horren inguruan, eta gaur aurkeztuko du, Baionan, hitzez eta kantuz, Euskaldunok zuzen kantatzen ote dugu? emanaldian. Pantxix Bidartek lagunduko du horretan.
Pianoforteak eskala tonu eta tonu erditan banandu zuenean, kanpoan geratu ziren tonu laurdenak. Ordura arte, asko erabiltzen ziren tonuok Euskal Herrian zein beste lekutan. Mendebaldean leku gutxitan iraun du tradizioak. Musika tresnak ere eskala moderno horren arabera egin dituzte azken boladan, baita Euskal Herriko tresna tradizionalak ere. Alboka da horren kasurik berriena.
Hirigoienek tradizio hori gaur egunera berriz ekarri nahi izan du, eta abesteko era okerra dioten belarri modernoei beste ikuspegia eskaini. Jean-Michel Bedaxagarren abesteko modua jartzen du adibide gisa.
Baionako Iker zentroarekin aritu da euskal musikaren transkripzioak, bere garaiko grabazioekin konparatzen, eta ondorioztatu du transkipziogileak entzundakoa eskala modernora moldatu zuela. Hizkuntzak ahotsaren tinbrean nola eragiten duen ikertzea proposatu du Hirigoienek.
HITZALDI MUSIKATUA
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. BaionakoEuskal Museoan.
Euskal kantaera oker zuzenaz
Marie Hirigoienek idatzi duen tesia azalduko du hitzez eta kantuz, Pantxix Bidarten laguntzaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu