«Bideo batean agertzen den pertsona baten irudia beste batekin ordezkatzeko gai diren sistemak garatzen hasi dira. Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri». Hala deskribatu zuen teknika Gorka Julio teknologietan adituak BERRIAn argitaraturiko Faltsutze sakona zutabean.
Hainbat plataforma adimen artifizialean oinarrituriko teknologia denon esku jartzen ari dira azken hilabeteotan. Horietako azkenak faltsutze hitza baztertu du, eta nostalgia gehitu dio: izan ere, Deep Nostalgia-k aukera ematen du argazki zahar (edo berri) bat hartu eta irudian agertzen den pertsonari mugimendua emateko. Askoren arabera, badu zerbait beldurgarria, aukera ematen duelako aspaldi hildako pertsonak eta bakarrik argazkien bidez ezagutzen direnak inoiz baino biziago ikusteko, nolabait.
MyHeritage konpainiak jarri du aplikazioa sarean. Izena eman ondoren, edonork jar dezake edozein erretratu aplikazioan, eta sistemak mugimendua eta keinuak gehituko dizkie horietan agertzen direnei. Aski naturala izaten da emaitza, ez bada irudietan agertzen diren bizarren edo betaurrekoen kasuan. Horren inguruan, Sakon zutabea idatzi du gaur Angel Errok BERRIAn.
Beñat Sarasola idazleak Jon Mirande lankidea proposatu du.
— Beñat Sarasola (@bsarasola) March 2, 2021
Jon Maia Soriak, Lauaxeta.
Lauaxeta.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) March 2, 2021
Ezin tentazioari eutsi. pic.twitter.com/J5mV35r0gD
Txirrita.
Hau izango degu twitter. pic.twitter.com/CWzGOhslg2
— Unai Gaztelumendi (@ugaztelu) March 2, 2021
Sabino Arana ikusi nahi izan dute Hiru Damatxo ekoiztetxekoek.
"Ze itxura tristea duen Twitterrek nik utzi nuenetik" pic.twitter.com/oZZakh6xeK
— Hiru Damatxo (@hirudamatxo) March 2, 2021
Elbira Zipitria andereño aitzindaria.
"Nola isilarazten da hau? Belarria gorri-gorri jarri didazue!" pic.twitter.com/aABFhPciYA
— Hiru Damatxo (@hirudamatxo) March 2, 2021
Bilintx bera.
"Esan niyon DMz
— Hiru Damatxo (@hirudamatxo) March 2, 2021
senti nuben gisan,
arekiñ izketa bat
nai nubela izan;
erantzun ziran eta
atsegiñ dut eman,
adituko zirala
zer nai niyon esan." pic.twitter.com/u1OcJUKK50
Mundu osoan eduki du arrakasta aplikazioak. Horri esker antzeman ahal izan da nolakoak liratekeen hainbat pertsonaia historiko, zinemaren edo bideogintzaren garaian jaio izan balira; une batez, eta keinu txiki batez, sikiera.
Oscar Wilde.
Haven’t we always wanted to come face to face with Oscar Wilde? Now we can and see him blink! #MyHeritage#OscarWildepic.twitter.com/xV8PgOE1E1
— Ian McKellen (@IanMcKellen) March 1, 2021
Abraham Lincoln.
AI #Deepfake animation of Abraham Lincoln with a new tool of MyHeritage. pic.twitter.com/BKYfq7j1CS
— Mdiks (@Mdiks1) March 1, 2021
MyHeritage Interneteko plataforma bat da. Norbere zuhaitz genealogikoa eraikitzeko aukera ematen du, eta, horren bidez, modua eskaintzen du arbasoren bat partekatzen dutenekin harremanetan jartzeko. Gilad Japhet israeldarrak sortu zuen, 2003an. 90 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta horiek gutxienez 12.500 milioi agiri igo dituzte plataformara: besteak beste, izenak, jaiotze agiriak, argazkiak.
DNAren bidez zuhaitzak eraikitzeko eta norbere odolekoak aurkitzeko zerbitzu bat ere badu.
2018ko ekainean, ordea, segurtasun akats bat eduki zuen, eta konpainiak aitortu zuen 92 milioi erabiltzaile baino gehiagoren datuak sekretupetik atera zirela.