Esprintean edo trostan. Korrika eginez agurtu zuten herenegun askok urtea, San Silvestre lasterketan parte hartuz. Ohiko bihurtu da lasterketa Euskal Herriko hainbat tokitan. Irudian, Gasteizkoa; kirolzale ugari animatu zen hiriko kaleak hartzera; betiere, lehiakortasuna bigarren planoan utzi, eta festa giroa nagusi.
Mozorroa jantzita. Ez da oso ohitura zaharra; 1980an hasi ziren mozorrotzen iruindarrak Gabon zahar gauean. Orain, baina, guztiz zabalduta dago, eta ez da ia mozorrotu gabeko inor ikusten 00:00etatik aurrera. Zonbiak, pailazoak, pertsonaia famatuak... orotariko jantziek hartu zituzten hiriburuko tabernak eta plazak.
Mendian. Mendizaletasun handia dago Euskal Herrian. Horren lekuko urtarrilaren 1ean mendira igotzeko ohitura. Hori da, hain zuzen ere, Euskalduna Mendigoizaleak mendizale taldearen kasua. Adarra mendian (Urnieta, Gipuzkoa) gora abiatzen dira, eta, tontorrean, salda banatzen diete bertaratutakoei.
EUSKAL HERRIKO ARGAZKIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu