EUSKAL FEDIBERTSOA

2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Gaur egun hauek dira euskal fedibertsoaren komunitatea osatzen duten sare sozialetako batzuk. Sare sozial guztietan euskara da nagusi.

Baleafunk.eus. Audioak kargatzeko, deskargatzeko eta partekatzeko sare soziala da. Eduki guztiak libreak dira.

Lemmy.eus. Foroak dira nagusi Lemmy-n. Komunitateak atalean, askotariko gaien inguruko foroak sor daitezke.

Mastodon.eus. Mastodonen euskarazko bertsioa. Mikroblogetan oinarrituta dago. Twitter-en alternatiba da.

Bideoak.argia.eus.Argia astekariak egiten dituen bideoak biltzen ditu. Bideo horiek deskargatu edo partekatzeko aukera dago.

Peertube.eus. Youtuberen alternatiba gisa aurkezten dute Abaraskakoek. Hartan zabaltzen diren bideoek euskaraz izan behar dute nahitaez.

Pixelfed.eus. Irudiak ditu oinarri. Erabiltzaileek irudiak zabaldu ditzakete, eta beste erabiltzaile batzuen irudiak deskargatu eta partekatu.

Paperjale.eus. Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Norberak irakurri dituen liburuen iruzkinak, kritikak eta puntuaketa zabaldu daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.