Dantza

Euskal dantza eraldatzen

2016ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskulturak dantzan jartzea posible izango da gaur Erriberrin (Nafarroa) aurkeztuko duten dantza emanaldian, Gelajauziak proiektuaren eskutik. Cesc Gelabert koreografoak eta Kukai dantza konpainiak osatzen dute proiektua. Nestor Basterretxearen eskulturak ditu oinarri emanaldiak, eta euskal dantza tradizionalen ikuspegi berria, originala eta deigarria ematen saiatzen dira, bai kaleetan eta bai aretoetan. Ikuskizunak hainbat sari jaso ditu: 2014ko Umore Azokan emanaldirik hoberenari eta 2015eko Max sarietan antzezlaririk hoberenei, besteak beste.

'Gelajauziak (Fragments)'

Gaur, 20:00etan, Erriberriko (Nafarroa) Karlos III. plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.