Euskal Aktoreen Batasunak ETB eta K2000 salatu ditu

urtzi urkizu
Donostia
2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Euskal Aktoreen Batasunak agiri batean salatu du zenbait gertaera «larri» eta «ardura handikoak» gertatu direla beren sektorean. Mediapro eta K2000 ekoiztetxeen Alardea telesailaren lehen sekuentziak aritu ziren grabatzen joan den astean ETB1erako. Aktoreen elkartearen arabera, lantaldeak jakin zuen hiru pertsona gaixo zeudela koronabirusaren sintomekin. «Informazio gabeziak ardura eta beldur egoera sortu zuen lantaldean, eta egoera igandeko 21:30era arte luzatu zen, ekoizpena bertan behera uzten zela jakinarazi zuten arte. Asteburu osoan langileak alferrikako urduritasun eta estres egoeran utzi zituzten, arriskuan jartzeaz gain», salatu du Euskal Aktoreen Batasunak. «Gaurko egunez, hamar langile gaixorik daudela ziur dakigu». Aktoreen elkarteak ETB, Mediapro eta K2000 salatu ditu, «arduragabekeriagatik» eta «enpatiarik ezagatik».

Aktoreen Batasunak, halaber, salatu du albistegietakoak ez diren zenbait saiori presio egiten ari zaiela ETB joan den igandetik, ekoizpena ez eteteko. «Adierazi nahi dugu, baita ere, ETBk gerora emititzeko doako edukiak sortzeko zabaldutako deialdia, ahaztuz gainontzeko langileek bezala,artistek beren lanaren truke soldata bat jasotzeko duten eskubidea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.