Euskal aktoreek zerbitzatutako afari berezia LABen

2023ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Igandean Intxaurrondon egingo duten hori ez da asteburuan Zaporeak elkartearen alde antolatutako elkartasun ekitaldi bakarra. Ostiralean, Donostiako LABe jatetxean, elkartasun afaria egingo dute. Zaporeak elkarteko, eta Maskarada eta LABe jatetxeetako sukaldariek diseinatutako menua izango da, oso zerbitzari bereziekin: euskal aktoreak.

Peio Garcia Amiano Zaporeak elkarteko sukaldariak koordinatuko du afaria, eta Xanti Salinas LABeko sukaldariak eta Joxi Jauregi Maskaradakoak diseinatu dute. Lekunberrin (Nafarroa) hazitako Euskal Txerri arrazako zerriaren inguruan egindako dastatze menua izango da: jan aurrekoak, lau plater nagusi eta azken burukoa. Eta Getariako (Gipuzkoa) jatorri izeneko txakolinarekin ezkonduko dituzte guztiak.

Zaporeak elkartearen alde izango da jasotako diru guztia. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, otordu «duinak» ematen jarrai dezaten. 20:30ean hasiko da afaria —Donostiako Tabakalera zentroko azken solairuan dago LABe jatetxea—, eta 50 euro balioko du menuak, BEZa eta edariak barne.

Zerbitzariak dira berritasunik handiena. Musu truk ariko dira zenbait euskal aktore eginkizun horretan. Besteak beste, Itziar Ituño, Ane Gabarain, Nagore Aranburu, Aitziber Garmendia, Iñigo Aranburu eta Josean Bengoetxea. Guztiak dira aski ezagunak hainbat filme eta telesailetan egindako lanarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.