Komunikazioa

Euskal agentzia sortzeko beharraz mintzatuko dira gaur Donostian

Unibertsitateko, enpresako eta lan arloko hainbat adituk hitzaldiak emango dituzte goizean

Erredakzioa
2013ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Euskal Informazio Agentzia sortzeari buruzko eztabaida jardunaldia antolatu du gaurko Alkartasuna Fundazioak, Ezkerraberri Fundazioaren laguntzarekin.Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean hitzaldiak eta mahai ingurua egingo dituzte.

Txema Ramirez de la Piscinak EHUko irakasleak eta Kazetaritzan doktoreak Komunikabideak Euskal Herrian hitzaldia emango du, 09:30ean. Saul Gordillo Kataluniako Albiste Agentziaren presidente izandakoak hango ereduari buruz hitz egingo du, 10:05ean.Ramon Zallo Informazio Zientzietan doktoreak eta Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradunak euskal agentzia baten ekarpenaren, eta EITBen nola egokitu daitekeen inguruan mintzatuko da jarraian. Iñaki Uria Hamaika Telebistaren zuzendari nagusiak euskarazko komunikabideei buruzko hitzaldia emango du, 11:50ean. Azkenik, Oskar Bañuelos euskal agentzia proiektuaren koordinatzaileakproiektuaren nondik norakoak azalduko ditu, 12:25ean.

Amaitzeko, 13:00etan, euskal informazio agentzia sortu beharrari buruzkomahai ingurua egingo dute hizlariek, Oskar Bañuelos moderatzaile dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.