Euskadi Irratiak iaz baino 51.000 entzule gehiago zituela ondorioztatu zuen martxoan EGM Komunikabideen Azterketa Orokorra galdeketak. Urteko bigarren ikerketaren emaitzak plazaratu berri dituzte, eta igoera zertxobait apaldu dela erakusten dute: irratiak, tarte horretan, iaz baino 40.000 entzule gehiago izan dituela ondorioztatu du galdeketak, hau da, lehen neurtaldian baino 10.000 gutxiago. Horrez gain, galdeketak erakutsi du Gaztea irratia lehena dela irrati musikalen artean, astearen barruan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
EGM eta CIES hurbiltzen
EGMren arabera, Euskadi Irratiak 124.000 entzule izan ditu martxotik hona. Edonola ere, EITBko zuzendaritzarentzat fidagarriagoa da CIES galdeketa, lagin handiagoa duelako. Horrek 119.000 entzule onartu zizkion Euskadi Irratiari, ekainaren 24an plazaraturiko txostenean.
Gazteak 117.000 entzulerengana heldu da oraingoan, EGMren arabera. Euskarazko eta gaztelerazko mezuak zabaltzen dituen EiTB Musikak 25.000 entzule izan ditu. EITBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika) 428.000 entzule izan ditu astegunetan, hau da, iazko epe berean baino ia 10.000 gehiago.
Euskadi Irratiak iaz baino 40.000 entzule gehiago ditu, EGMren arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu