Europako zinema sarietarako hautatu dute 'Handia'
ZINEMA. Europako Zinema Akademiak banatzen dituen sarietarako izendatu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia filma. 35 herrialdetako 49 lan izendatu dituzte, eta horien artean dira, halaber, Arantxa Etxeberriaren Carmen y Lola, Pawel Pawlikowskiren Cold War eta Xavier Legranden Jusqu'à la garde. Abenduaren 15ean banatuko dituzte sariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu