Erakusketa

Europako basajaunak

2014ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mitologia, antropologia eta fotokazetaritza esparruak elkartzen ditu Charles Fregerren Wilder Mann-Gizon basatia argazki bildumak. 2010 eta 2011n Europako 18 herrialdetan aritu zen basajaunaren-joaldunaren figuraren atzetik. Europako kultura tradizionalen erakusgarri dira bildu dituen argazkiak. Inauterietan, neguko jaietan, ugalkortasunaren erritualetan zein urte berriaren inguruko ospakizunetan agertzen da basajauna, Finlandiatik Greziaraino. Erritu horietako batzuk turistentzat egiten badituzte ere, beste batzuk jatorriko zentzuarekin eta lekuetan egiten dira.

'Wilder Mann-Gizon basatia'

Irailaren 12ra arte, BaionakoEuskal Museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.