EuroBasque 2017 saria, Olatz Arrietarentzat

Olatz Arrieta kazetaria. EITB.
2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak Olatz Arrietari —ETBk Bruselan duen berriemaileari— emango dio EuroBasque 2017 Kazetaritza saria, Trump , amesgaizto amerikarra liburuan idatzitako artikulu bategatik. Liburu hori BERRIAk, Elkarrek eta Jakin-ek argitaratu zuten iaz —BERRIAren dendan eros daiteke—. Artikuluan, Europaren eta AEBen arteko harremanak aztertu zituen Arrietak —hamahiru urtez AEBetako berriemaile aritu zen—. Maiatzaren 9an emango diote saria, legebiltzarrean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.