Albert Fert Nobel saridunak lotura zuzena dauka Donostian egiten ari diren MESO ikerketa egitasmoarekin. Ferten CRNS/Thales laborategia eta Nanogunelanean ari dira gaurko siliziozko txipak ordezkatuko dituztenak garatzeko. Intel konpainiak ordaindu du ikerketa, 670.000 euro pasatxorekin.
Silizioan oinarrituriko gaurko teknologia mugara heldu da. Azken hamarkadotan, txip batean sar zitekeen transistore kopurua bikoiztu egin da bi urtetik behin. Horri esker sortu dira prozesagailu gero eta azkarragoak tamaina handitu gabe. Baina adituek iragarri dute prozesua bost urte barru amaituko dela, bost nanometrotik behera fenomeno kuantikoak agertzen direlako, eta elektroien kontrola galtzen delako. Ordenagailu kuantikoak heldu aurretik, zerbait egin behar da, eta horretan ari dira Fert eta Nanogune. Spintronikan oinarrituriko teknologiarekin ordezkatu nahi dute silizioa.
Zirkuitu integratuen munduko fabrikatzailerik handiena da Intel, eta 2015eko uztailean hasi zen harremanetan Nanogunerekin. Lantalde bat dabil MESO egitasmoan Donostian, Felix Casanova Ikerbasqueko ikertzailearen zuzendaritzapean.
Etorkizuneko txipak Donostian garatzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu