ETBk sukaldaritza lehiaketa bat egokituko du
DONOSTIA.My Restaurant Rocks sukaldaritza lehiaketak arrakasta lortu du Italian, Alemanian eta Frantzian. Baita aurten Kataluniako TV3 katean ere, Joc de cartes izenarekin. ETBk saioa egokitu, eta sukaldaritza espezialitate bera duten lau jatetxe jarriko ditu aurrez aurre. Magnolia eta New Media Euskadi etxeek egingo dute, udazkenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu