Estreinaldiaren azken eguna

Mizel Theretek sorturiko 'Hiru zitroin lur hotzean' koreografia berria Bilbon ikusteko azken aukera, gaur

Agertoki biluzian, hiru limoi dira apaingarri bakarra. LUIS JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS.
2013ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Mizel Theret, Eneka Bordato-Riaño, Gael Domenger eta Johanna Etxeberriren sortzaileak Hiru zitroin lur hotzean koreografia estreinatzen ari dira asteburu honetan, Bilboko La Fundicion aretoan, eta gaur izango da estreinaldiaren azken eguna. Koreografia Beñat Axiariren ahotsak gidatuko du.

Axiarik piezan abesten dituen kantu gehienak herrikoiak dira. Horiek guztiek maitasuna dute oinarrian, eta oholtza gainean hainbat sentimendu nahasten ditu: mingarria, tragikoa, sorgindua, ezinezkoa, betierekoa; ikuspuntu horretatik begiratuta aurkezten dute Miarritzeko dantzariek maitasuna.

Sentimendu horiek adierazteko helburuarekin sortu du Theretek ikuskizuna. Lirismoaren eta sentimendurik ezaren artean oinarritzen da koreografia. Horretarako, bakarka eta binaka aritzen dira dantzariak. Agertokia hutsik dago, baina ez guztiz. Izan ere, hiru limoik beteko dute espazio huts hori. Limoi horiekin dantzaren purutasuna agerian utzi nahi du Theretek.

Saioan entzungai diren Euskal Herriko kantu asko tradizioarekin loturik daude, eta antzinakoak dira. Horren bidez, garai haietako abestiak gaur egunera ekarri nahi ditu Theretek, tradizioko doinuekin egun koreografia bat sor daitekeela erakusteko, iragana eta geroa lotzeko.

DANTZA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Bilboko La Fundicion aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.