Komertzialki, elikagai gisa egin dute orain arte biderik oparoena mikroalgek. Espirulina hautsa aspalditxoan saltzen dute Euskal Herriko belar dendetan, baita saltoki handietan ere. Ez da, ordea, bertakoa. «Hori ez dute hemen ekoizten. Txinatik inportatzen dute, gehienbat. Gu ezin gara haien prezioekin lehiatu, eta ez da hori helburua ere. Gure helburua da hautsa saltzea —konprimituetan edo espageti itxurarekin...—, baina, batez ere, espirulina freskoa lortzea eta saltzea da gure helburua. Hori ez da Txinatik etortzen, eta Euskal Herrian sare bat sortu nahi dugu. Ez duzu lehortzen, eta proteina guztiei eusten die. Ez du horrenbeste usain eta zapore hartzen, eta zuku batean, pure batean, jogurt batean... sar dezakezu», azaldu du Algaloop enpresaren sortzaileak.
Ikusi gehiago:Mikroalgak: mikrotik makrora
Baina zeintzuk dira proportzioak eta zeintzuk prezioak? Pattersonek garbi azaldu du: «Sistema irekian, depositu handi horretan, 2.000 litroko horretan, Asteasuko errekako hura etenik gabe egoten da bueltaka hiru astez, kilo bat hauts lortzeko». Eta zenbat balio du kilo horrek? «Espainiako Estatuan, azken kontsumitzaileari salduta, 100-200 euro balio du kiloak, baina ez da kiloka saltzen, 100-150 gramoko poltsa txikietan, baizik. 15 bat euro balioko luke poltsa bakoitzak».
Algaloop enpresaren webgunean daude bilduta —gazteleraz bakarrik— euren jardunari eta eskaintzari buruzko azalpenak: algaloop.com. Produktuen atalean, espirulina erabiliz egindako hainbat jaki eta edari agertzen dira. ESHBI Bilbo Ostalaritza Goi Eskolaren Basque Food Laboratoryrekin elkarlanean egindakoak dira horiek. Besteak beste, espirulinarekin egindako patea, fruitu lehorrekin nahastuta egindako gozokiak, zizka-mizkak, eta kabiarra ere agertzen dira. Baita espirulina erabiliz egindako edari isotonikoak ere. BCC Basque Culinary Centerrekoekin ere halako edari bat sortzen ari dira. Goi mailako sukaldaritzan ere duela urte batzuk hasi ziren mikroalgekin lanean.
ERABILERAK
Espirulina «freskoa» dute helburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu