Donostiako Aste Nagusia. Irudia. Donostia
Esne Beltzaren musika, piratei diruz laguntzeko
Ekaitzak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiten laguntzeko, kontzertua eman zuen atzo arratsaldean Esne Beltzak, La Flamenkan. Ohikoa duten moduan, gogotsu irten ziren oholtza gainera eta jai giro ederra sortu zuten Xabi Solanok eta hare taldeak. Jende asko bildu zen portu inguruan. Asteartean eman behar zuten berez kontzertua, baina eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu