Gerizpean

Eskualdea folkaz josiz

Etzi hasiko da Bidasoa Folk Festibala, doako 5 kontzertu eskainiz Irun, Hendaia eta Hondarribiko kaleetan

Mikel Urdangarinek ostiralean joko du Hondarribiko Arma plazan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2013ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Ostiralean hasiko da Bidasoa ibai inguruko hiru herri urtero biltzen dituen jaialdia. Bidasoko XIII. Folk Festibalak folk doinu goxo eta tradizionalez beteko ditu kaleak asteburu osoan.

Antolakuntzak dioenez, hiru udalerrietako herritarrak hiru egunez «musikaren hizkuntza komunaren inguruan» biltzea da helburua. Horretarako, egitarau guztia doakoa izateaz aparte, Euskal Herriko artisten ospea kanpoko artisten kalitate eta garaikidetasunarekin uztartu dute. Etzi emango diote hasiera jaialdiari Patxi Aiorga eta Joseba Zabalok trikiti eta pandero soinuekin Hondarribian egingo den kalejiran. Bukatzean, Kiriko taldeak txalaparta erakustaldia egingo du. Hark zabalduko die bidea Mikel Urdangarin eta Quebeceko Isabeau et les Chercheurs d'or taldearen kontzertuei. Larunbatean, Hendaian, Greziako Martha Mavroidi hirukoteak joko du, eta gero, Kalakan taldeak. Madonnaren azken itzulian, kantatu eta perkusioa jo dute Kalakan taldekoek, eta ospe eta esperientzia handia hartu dute. Bukatzeko, Aiorga eta Zabalo trikitilarien kalejiraren ostean, aurtengo jaialdiko kartelburuak joko du Irunen: Quimi Portet. Katalana da eta El Ultimo de la Filako taldekidea Manolo Garcia abeslariarekin batera. Talde horrekin bazterrak nahastu zituzten 80 eta 90eko hamarkadetan, baina oraingoan bere bakarkako lana aurkeztera dator Portet. Oh my love da bere azkenengoa, 2012koa. Taldearekin batera dator Irunera, bere hitz surrealista eta umore sen bereziarekin kantatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.