Escudero maisuaren omenez

Arturo Tamayoren zuzendaritzapean, Musikene orkestrak kontzertua emango du bihar, Donostian

2012ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Lehenengoz ariko dira lankidetzan Arturo Tamayo zuzendaria (Madril, 1946) eta Donostiako Musikene Orkestra. Bihar emango duten kontzertua Francisco Escuderoren (1912-2002) jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldietako bat izango da.

Escudero musikagile donostiarraren obrak hainbat musika genero hartzen ditu bere barnean. Hori dela eta, egitaraua ere estilo ezberdinetako hiru obrak osatuko dute: musika modernoa, klasikoa eta abstraktoa.

Lehenengoa Claude Debussyren Fauno baten siestaren preludioa da, eta Stephane Mallarme sinbolismoaren aitzindarietako bat izan zenaren poema batean oinarritzen da. Bigarrena Carl Maria von Weberrek 1811. urtean idatziriko Fagot eta orkestrarentzat kontzertua (Op 75) izango da. Egitura klasikoari jarraituz, konpositoreak Mozart hartuko du oinarritzat musika tresnaren baliabide espresiboez baliatzeko. Hirugarren eta azken lana Escuderoren Bosgarren Sinfonia izango da: Ultreia. 1995. urtean idatzi zuen, Galiziako Orkestra Sinfonikoaren enkarguz, eta haren azken lanetariko bat izan zen.

Besteak beste, Escuderok Espainiako Arte Ederren Saria lortu zuen 1937. urtean, Trio Bukoliko lanarekin. 1957. urtean, ostera, Espainiako Musika Saria irabazi zuen.

MUSIKA

Noiz. Bihar, 20:00etan.

Non. Viktoria Eugenia antzokian (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.