Gerizpean. Proposamenak. Irudia. Irun
ERROMATARREN BIZIMODUA, BI EGUNEZ
Bi egunez erromatarren bizimoduan murgildurik daude Irunen (Gipuzkoa). Izan ere, Dies Oiassonis jaialdi erromatarra egiten ari dira atzo eta gaur, Oiasso museoaren inguruetan. Tailerrekin, erromatar gastronomiarekin, hitzaldi eta antzerkiekinharturik dago herria. Atzo, besteak beste, erromatar pintxoak eskaini zituzten herriko tabernek, eta garai hartako artisauen lanak ere erakutsi zituzten. Gaur, berriz, erromatarren garaiko jokoak ekarriko dituzte gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu