Gaur egun, 1.100 langile inguru daude EITBn, eta kopuru hori 979ra jaitsiko da hiru urteko epean. Horretarako, erregularizazio plan bat jarriko du martxan EITBko zuzendaritzak, hala eskatu baitio Eusko Jaurlaritzak. Aurrekontuek ezarritakoaren arabera, EITBko lantaldeak ezingo du gainditu 979 langileren muga.
Planak, gehienbat, aurreko zuzendaritzekin kontratu merkantilekin iritsi ziren langileei eragingo die. Egun, 150 langiletik gora daude behin-behineko kontratuekin. Lantaldea egonkortzeko asmoa du zuzendaritzak, eta, horretarako, oposizio deialdi bat egingo dute luze gabe.
Eusko Jaurlaritzak Kultura Sailaren bitartez EITBri ematen dion dirua jaitsi egin da azkeneko bi urteetan: 2009. urtean, 153,9 milioi euroko laguntza izan zuen taldeak; 2010ean, 148,6 milioira jaitsi zen; eta 2011n, laguntza 144,1 milioi euro da. Iaz, EITBk 21,1 milioi euro lortu zituen publizitatearen bitartez, eta aurten antzeko datuetan ibiltzea espero dute.
Aurrekontu txikiagoa izateak ez du lanpostuetan bakarrik eragiten. Gabezia batzuk ere ekarri dizkio EITBri; esate baterako, zuzendaritza berriarekin ETBn ezin izan dute fikziozko proiektu berririk martxan jarri. Iazko udan, Miramon geldirik egon zen.
Komunikazioa
Erregularizazio plan baten ostean, EITBk 100 langile gutxiago izango ditu
Eusko Jaurlaritzak lantaldea egokitzeko eskatu dio EITBri, datozen urteetan «lehiakor» izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu