Samuel Aranda argazkilari katalanak bere azken lanak ekarri berri ditu Gasteizera. Udaberri Arabiarra eta Europa izenburupean, Libia, Libano, Egipto eta beste zenbait herrialdetako matxinaden osteko urteetan ateratako argazkiak izango dira ikusgai. Erakusketa Gasteizko Goiuri jauregian izango da, Ahoitz plazan, abuztuaren 29ra arte.
Hilaren 21ean, Arandak hitzaldia emango du bere lanen inguruan, bizi izandako esperientziak kontatuz. Arratsaldeko zortzitan izango da Goiuri jauregian bertan.
Ibilbide luzea
Arandak World Press Photo of The Year lehiaketa irabazi zuen 2012an. Argazki irabazlean, burka jantzita dagoen emakume bat ageri da, besotan semea duela, negar gasak hura harrapatu ostean. Yemenen ateratako irudi bat da.
Hainbat komunikabidetan izan da lanean Aranda, batez ere, gatazka guneetan. 2004an Afrikatik Europara etorritako emigrazioaren lana argazkitan landu zuen France Presserentzat. Kamera betiere eskuetan, Gaza, Moldavia, Errumania, Kolonbia eta beste hainbat tokitan izan da. 2011etik aurrera, errebolta arabiarren berri sakona eman du The New York Times egunkariarentzat. Besteak beste, Libian, Egipton eta Yemenen izan da.
Erakusketarako sarrera doan da. Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara zabalduko dute. Asteburuetan, berriz, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Gerizpean
Errebolten oinazea
Samuel Aranda argazkilariaren 'Udaberri arabiarra eta Europa' erakusketa ikusgai dago Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu