Osasuna. Adimen emozionala

Erraldoi gorria

Jon Berastegi.
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Orain dela egun batzuk, nire lagun batekin izandako elkarrizketa batean, gizakiaren historian oinarrizko emozio batzuk indarrean egon direla komentatu zidan. Emozio hauek beldurra, maitasuna eta hira dira. Nire lagunak emandako iritzi horrek hausnartzera eraman ninduen. Nahiz eta emozio guztiak naturalak eta biologikoak izan, eta aldi berean gizakiarentzat beharrezkoak, emozio batzuek, berez, gure osasunari kalte egiteko aukera handiagoa dute. Zehazki, hirak gaixotasun psikosomatikoekin erlazio handia du, gorputzean kalte larriak eragin baititzake. Beraz, hira, gure gorputzarentzat, bizipen edo fenomeno psikiko kaltegarrienetakoa izan daiteke.

Hira sentitzean, horren zergatietan behin eta berriro pentsatzen dugunean, justifikazio edo arrazoi gehiago aurkitzen ditugu emozio hori sentitzeko. Gainera, egoerari bueltak eta bueltak emateak amorruaren sugarrak piztea dakar.

Erraldoi Gorri (amorrua) horrengandik, irudizko eskailera batean bezala, txikienetatik handienetara, emozio hauek sakabanatzen dira: nahigabea lehenengo mailan, hurrengoan haserrea, ondorengoan ezinikusia, kolera eta amorrua, eta azkenengoan gorrotoa.

Batzuetan, zergatia jakin gabe, eskailera maila batean Erraldoi Gorri hori hazi egiten da, eta gizakiak egoeraren kontrola galtzen du, bi motatako arazoak sortuz: kanpokoa eta barnekoa.

Hitzetatik eginetara pasatzen garenean, eta segituan gure ekintzak menperatzeko gai ez garen momentuan, kanpoko arazoa sortzen da. Marra hori ez gurutzatzen saiatu behar dugu. Guk sentitzen dugunaren inguruan hitz eginez gero, kontziente gaude, eta oraindik gai gara esaten duguna kontrolatzeko.

Barneko arazoek erlazio handia dute norbere buruarenganako kaltegarriak diren gaixotasunekin. Barneko arazo hori, hain zuzen, Erraldoi Gorria menperatu ezin dugunean sortzen da. Oldarkortasunaren mailan sartzen gara, eta nola ezin dugun aditzera eman, gure gorputz barnean geratzen da. Orduan, ohikoa da, oldarkortasun hori gure kontran joatea, gure barrualderantz, gaixotasun ekoizlea bihurtuz.

Latinezko esaldi batek honelaxe dio: «nisi orbe sine irae» (mundua ez dago hirarik gabe). Beraz, hira ezin badugu saihestu, nola irits gaitezke gure bizitzan doan Erraldoi Gorria kontrolatzera maiztasun handiz eta era eraginkor batean?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.