Erakusketa eta disko berria

Gaur hasita, 12 artistaren lanak erakutsiko dituzte Beasainen, eta 'Entelekia' aurkeztuko du Asier Lopez Iraolak

Euskal Herriko musika egitasmo ausart eta originaletako bat egin du Asier Lopez Iraola musikariak. AINHOA SANCHEZ.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Arte grafikoak eta musika. Hamabi artistaren lanak ikusgai egongo dira gaurtik aurrera eta azaroaren 21era arte Beasaingo Aterpe tabernan (Gipuzkoa). Erakusketa zabaltzeko ekitaldian, Entelekia diskoa aurkeztuko du zuzenean Asier Lopez Iraola musikariak. Xabier Mendigurenek idatzi du erakusketarako testua.

Jesus Lopez Zulueta, Xabier Xtrm, Julen Garcia, Nere Saldias, Aloña Garmendia, Lander Rezola, Ainara Quiros, Garbiñe Irizar, Ander Azkarate, Borthuzai, Imanol Aizpuru eta Igor Rezola artisten lanak ikusi ahalko dira, 19:00etatik aurrera.

Ordubete geroago, Lopez Iraola musikariak (Beasain, 1979) beteko du gunea, ahots eta sintetizagailuekin. Trash musikarekin hasi zen, bateriarekin hasieran, eta gitarra eta teklatuarekin gero. Filosofia ikasi zuen, eta konposizioa Musikenen. Nahasketa horrekin, musika idatzi eta jasoaren zein «poparen arteko erdibidea» bilatzen dabil. Iaz, Errotik disko elektroakustikoa argitaratu zuen. Aurtengo irailean, Entelekia lana jarri du doan hartzeko Bandcamp.com webgunean.

Diskoko zortzi kantak Donostian grabatu zituen, etxean, 2013ko uztailaren eta irailaren artean. Elektronika eta esperimentala bada ere, kantak dira egitasmoaren oinarria.

ERAKUSKETA ETA MUSIKA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Aterpe tabernan, Beasainen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.