Irudia. Iruñea
Entzierro eta zezenketen aurkako protesta, kalean
Anima Naturalis eta Peta taldeetako 150 pertsona inguruk Iruñeko Udaletxe plaza hartu zuten atzo: entzierrorik eta zezenketarik gabeko sanferminak nahi dituztela erran zuten, ozen. Arropa zuri-gorriz jantzi ziren protestan parte hartu zuten gehienak, eta zezenketen eta entzierroen aurkako mezuak zituzten kartelak erakutsi zituzten. Zuek korrika egiten duzue. Zezenak hiltzen dituzte leloa idatzita zuten, bertzeak bertze, hainbat hizkuntzatan. Sei pertsona zezenen larruan jarri ziren, datozen egunotan Iruñean hilko dituzten animalien omenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu