Sanferminak Iruñean

Entzierro aurretik txurroak, eta ondoren ere txurroak

Dianekin esnatzen da hiria, 06:45ean, eta, entzierroaren amaieran, txokolatea txurroekin da ohiko gosaria

Entzierro aurreko kaleko giroa. JUANAN  RUIZ / ARGAZKI PRESS.
joxerra senar
Iruñea
2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Egunsentiarekin, hiria indarberritu egiten da eta sanferminek egun berriari ongietorria egiten diote. Gautxori askok parrandan jarraitzen dute. Baina beste batzuk beren habietara itzultzen dira, eta jantzi garbiak dituzten etadutxatu berriak diren milaka pertsonak hartzen dute haien tokia. Parrandazaleak eta goiztiarrak modu berezi eta bakarrean bat egiten dute dianetan. La Pamplonesaren erritmoan esnatzen da alde zaharra. Mañueta karrikan eta Nabarrerian ibili dira. Jotzen duten doinuen artean, Gosaltzeko txurroak abesti ezaguna dago.

Entzierroaren aurretik jende asko ibiltzen da toki baten bila. Santo Domingo aldapan, Nafarroako museoaren parean, bizpahiru ordu lehenago egoten da jendea segundo gutxiko karrera bat ikusi ahal izateko.

Zezen plaza ere 06:00etatik aurrera hasten da betetzen, eta zazpietarako ia beteta daude doako harmailak. Gaur ez da doako tokirik izango. Azken entzierroa izango da, eta harmailetan egoteagatik ordaindu egin behar da. Hasieratik Bravo maisuaren musika egoten da giroa berotzen. Euren errepertorioan Gosaltzeko txurroak abestia sartzen da ere bai.

Entzierroaren amaieran, Estafetarantz zuzentzen da jende uholdea. Txurroak eta txokolate beroa da ohiko gosaria. Mañuetako dendako txurroak onenak direla ez dago zalantzarik. Hala adierazten du ilara luzeak. Iruñean, entzierro aurretik eta ondoren, txurroak dira jaun eta jabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.