«Casting erraldoi horietako bat zen, eta oso zail ikusten nuen, ia ezinezko». Baina Eneko Sagardoi aktorea Peacock plataformaren (NBC Universal) ekoizpen erraldoi baterako aukeratu dute. Anthony Hopkins beteranoarekin batera. Roland Emmerich Hollywoodeko zinemagilearen zuzendaritzapean —Independence Day filma—. Baita nazioarteko beste izar batzuekin batera ere. Gladiatoreen inguruko telesail bat da Those About to Die. Erromako Cinecitta estudio historikoetan hasi dira jada telesailean lanean. «Orain dela gutxi hasi gara, eta ikaragarria da dena: beste dimentsio bat», azaldu du Sagardoik. Edonola ere, honako hau ohartarazi du: «Ikaragarria da, baina eguneroko lana betikoa da». Pozez ekin dio lanari euskal aktoreak. «Ilusio handiarekin nago, eta ahal beste ikasteko gogoarekin».
Sagardoik, Pepe Barrosok eta Gonçalo Almeidak Corsi anaien rola jokatzen dute. Hopkinsek, berriz, Vespasiano Erromako enperadorearena egiten du. Lantaldean dira ere honako aktore hauek: Iwan Rheon, Liraz Charhi, Johannes Haukur Johannesson, Rupert Penry-Jones, Kyshan Wilson eta Alicia Edogamhe.AGC Television eta High End Productions dira ekoizle nagusiak, eta Italiako Wildside Productions ekoiztetxearen laguntza dute.
Eneko Sagardoi aktorea Roland Emmerichen telesail batean ari da lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu