«[Silhouettes basques] Hau liburu umil bat da, guziz umila. Maiteko ote dute gure Eskual Herriaren miresle ainitzek? Kausituko ote dute bertan, gure zeruari darion xarma horretarik batere, gure haize hegoaren hats leun eta erregarririk, gure eguzkiaren izpirik, gure mendietako grazia leun eta harro horren distirarik, gure lurraren irudirik? Horixe desio nuke kartsuki… Baina are eta kar handiagoz desio nuke liburu hau Euskariako zoko bakoitz guzietarat sartzea, baita beren abentura zaletasunak euskaldunak urruneko lurraldeetara eraman dituen tokietara ere. Nahi nuke jaun apezak presbiterioko ilun urrikalgarrian istorio hauek irakurri, eta bere burua bertan berriz ikustea. Amerikarrak ene liburua bere estantzian irakurri, eta hunkitzea. Pilotariek liburu honetan beren joko garbiaren loria guzia ikustea. Kontu hauek ostatuan ere berriz erran daitezen nahi nuke, amodio kanta bat eta karta-partida baten artean… erran daitezen arratsean, familiako supazter xokoan, kontrabandoa egitera abiatu aitzinetik… erran daitezen landako ganbaretako zalapartaren erdian, laborariak artoa zuritzeko biltzen direnean… Nahi nuke [istorio hauek], finean, ene arrazako diren guzien bihotzak hunkitzea…»
(Silhouettes basques, Mayi Elissague, Paris 1925)
Ene arrazako direnak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu