Zibergela. Gaurko aplikazioa

Endomondo, kirolarientzako telefono eta web aplikazioa

2013ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Endomondo oso aplikazio baliagarria da kirolarientzat. Android, iOS, Windows Phone eta bestelako telefono sistemetarako eskuragarri dago. Ordainpeko bertsio premium bat badago ere, doan deskargatu daiteke oinarrizko bertsioa. Oso-oso ondo dago, oinarrizko bertsioa izan arren. Behin telefonoan instalatuta, bizikleta, korrika, mendia edo erabiltzaileak egin nahi duen kirola hautatzen du. Beste neurketa guztiak aplikazioak berak egiten ditu uneko geolokalizazioaren bitartez, beraz, GPSa eduki behar du telefonoak Endomondo erabili ahal izateko, noski.

Kirol jarduerak irauten duen bitartean egindako distantzia eta denbora aipatzen du, baita ibilbidea ere. Hori Google maparen gainean erakusten du. Jarduera amaituta, hainbat datu ematen ditu, hala nola jardueraren iraupena, egindako distantzia, gehienezko abiadura, batez besteko abiadura, gehienezko altuera, guztira metatutako altuera eta kontsumitutako kaloriak.

Aplikazioak egindako jardueren historikoa gordetzen du. Aplikazioaren erabiltzaileen artean sare sozial txiki bat osatzen dute. Lagunak gehitu daitezke, lagunen jardueretan iruzkinak egin, lehiaketak egin... Egindako jarduerak Facebooken parteka daitezke.

Webgunean (http://www.endomondo.com) informazio gehiago kontsulta daiteke, eta, erabiltzailea izanez gero, norberaren estatistikak ikus daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.